Somaliland: Hogei urte bidea eginez (II)

Independentzia aldarrikatu zutenetik hogei urte pasa dira aste honetan. Gerra zibilak eragindako hondamenditik altxatzea lortu dute, eta herrialde egonkorra eta baketsua izatea ere bai. Somaliland, ordea, nazioarteak ez du estatu bezala aitortu, eta horrexen zain segitzen dute.

Euskadi Irratiko Amarauna saiorako egindako erreportajea.

Somaliland: Hogei urte bidea eginez (I)

Hogei urte dira gaur Somalilandek independentzia aldarrikatu zuela. Somaliaren menpeko lurralde izateari utzi zion orduan, eta azken urteotan nahikoa herrialde egonkorra eta baketsua izatea lortu du. Batez ere, etengabeko gerra egoeran bizi den Somaliarekin konparatuz gero.

Herrialde bezala funtzionatzen du Somalilandek. Gobernu, txanpon, pasaporte eta armada propioak ditu, esaterako. Baina nazioarteak ez du estatu bezala errekonozitu.

Independentziaren 20. urteurrena, ospakizuna izateaz gain, nazioartearen aitortza eskatzeko erreibindikazio egun ere bihurtuko dute somalilandarrek.

Euskadi Irratiko Albiste Faktoriarako egindako kronika.


Umeak soldadu

Somalian gero eta haur soldadu gehiago dago. Gobernu kanpoko erakunde batek eta UNICEF-ek egindako salaketa da. Erakunde hauen arabera, gerrilla islamiarrez gain, Somaliako trantsizio gobernuak berak ere haurrak ditu armadan.

Azken 20 urteetan gerra egoerak konpontzeko itxurarik ez du Afrikako adarrean dagoen herrialde honetan.

Euskadi Irratiko Albiste Faktoriarako egindako kronika.

Somalia gobernatu ezinda

20 urte dira Somalian gobernu eraginkorrik ez dutela. Herrialdea zatituta dago erabat, behin behineko gobernua ahula da oso, eta hegoaldea talde armatu islamiarren kontrolpean dago. Gerra zibila, azken 20 urteotan, ia etengabekoa izan dela esan daiteke.

Somaliako egoera nola egonkortu eta bakea nola lortu aztertzeko, konferentzia egiten ari dira egunotan Ghanan. Afrikako Batasunak bultzatutako ekimena da, eta kontinente osotik etorritako ordezkariak ari dira parte hartzen, tartean, Somalia bertako behin behineko parlamentuko kideak.

Euskadi Irratiko Albiste Faktoriarako egindako kronika.